Biografia

Mikel F Krutzagaren ibilbide profesionalari eta bitalari gainbegiratua.

Aitorpenak

2016

El_Olivo_Poster_nacional_DEF-320x457

El Olivo El Olivo 2016ko soinu-banda onenaren Goya sarietarako hautagaia. 2016ko Oscar Awards-etan. Espainia ordezkatzeko aurrehautatuta.

2015

Alike 2015eko animaziozko film labur onenaren Goya saria.
Los Parecidos Saria Sitgesko Zinemaldian.
Loreak 2015eko Oscar Awards-etako hautagaia Espainia ordezkatuz.

2014

Loreak Soinu-banda onenaren Goya sarietarako finalista.
Geure (Xabi Aburruzagarena), diskorik onena Ortigueirako Nazioarteko Jaialdian.
Castlevania; Lords of the shadows 2 2014ko Bideo-jokoen soinu-bandarik onena –International Film Music Critics Association (IFMCA) elkarteak emanda–; Mikel F Krutzagak grabatu eta nahasi zuen, eta Oscar Araujok konposatu zuen Konami zigiluarentzat.

2013

Oreka Tx-ren SILEX Folk diskorik onena.

2010

Castlevania; Lords of the shadows Bideo-jokoen soinu-bandarik onena –International Film Music Critics Association (IFMCA) elkarteak emanda–; Mikel F Krutzagak grabatu eta nahasi zuen, eta Oscar Araujok konposatu zuen Konami zigiluarentzat.
Jerry Goldsmith saria Manel Gil-en Cher Ami filmagatik.

2009

Jerry Goldsmith saria Aritz Villodasen No me pidas que te bese porque te besaré filmaren soinu-bandagatik.
Euskarazko abestirik onena: Benito Lertxundi, Musikart estudioetan nahasita.

2008

Galizierazko abestirik onena: Luar na lubre, Musikart estudioetan nahasita.
Euskarazko abestirik onenerako finalista: Mikel Urdangarin, Musikart estudioetan nahasita.
Daisy Cutter (Bitxiloreen ebakitzailea) film laburraren jatorrizko soinu-bandan parte hartu zuen; Urrezko buruxka Pontino Short Film Festival jaialdian.
Todos estamos invitados filmaren jatorrizko soinu-bandan parte hartu zuen; Epaimahaiaren Sari Berezia Malagako 11. zinemaldian.

2007

Jazz Song film laburraren jatorrizko soinu-bandan parte hartu zuen; 2007ko Madrid en Corto saria (Madrilgo Erkidegoko film laburraren IX. astea).

2004

Kepa-Junkera---K--

Latin Grammy soinu-ingeniari gisa Kepa Junkeraren K diskoan izandako parte-hartzearengatik.
Frío sol de invierno filmaren jatorrizko soinu-bandan parte hartu zuen; Goya saria Pablo Malorentzat Zuzendari hasiberri onenaren kategorian.

2002

Euskarazko album onenerako finalista: Albokaren Lorius, Amasa Estudioan nahasita.

2001

Euskarazko abestirik onena: Joseba Tapiaren Arraun, Amasa Estudioan nahasita.

Biografia

Abbey Road
Abbey Road

Mikel F Krutzaga 1971n jaio zen Bizkaiko Gernika herrian. Bere jaioterriko musika-eskolan egin zituen lehen urratsak musikaren munduan.

Bere jakin-min ikaragarriak bultzatuta, Zinema eta Telebista Errealizazioko ikasketak egin zituen Gipuzkoako Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan.

Ibilbidearen hasieran, soinu-teknikari gisa lan egin zuen euskal musika-agertokiko musikaririk ezagunenetako batzuekin: Oskorri, Kepa Junkera, Iñaki Salvador, Joseba Tapia, Mikel Laboa, Oreka Tx, Mikel Urdangarin... Era berean, prestigio handiko nazioarteko musikari batzuekin aritu da: Flaco Jiménez, Gwendal, James Brown, John Renbourn, Liam O´Flynn... Haiekin beste kultura musikal batzuk ezagutu ditu, eta horrek balio izan dio bere ikuspegi musikal berezia aberasteko.

Mikel F Krutzagaren ibilbidea estudioetako grabazio-ingeniari gisa 1997an hasi zen. Ordutik, izen handiko musikariekin egin du lan: Ivan Ferreiro, Benito Lertxundi, Kepa Juntera, Piratas, Javier Colina, Joxan Goikoetxea, Andrzej Olejniczak, Alboka, Marta Sebestyen, Iñaki Salvador, Jorge Pardo, Luar na Lubre, Pirineos Big Band & Randy Brecker, Oreka Tx, Glen Velez, Juan Martín Caminero, Joseba Tapia, Amaia Zubiria, Maddi Oihenart, Alasdair Fraser & Natalie Hass, Faltrikeira, Suso Saiz, Mikel Urdangarin, Itoiz...

2004an Grammy sari bat jaso zuen Kepa Junkeraren "K" diskoan grabazio- eta nahastura-ingeniari gisa egindako lanagatik.

Ikus-entzunezko lengoaiagatiko interesak zinemara hurbildu zuen eta 1998an bere lehen soinu-banda grabatu zuen Pascal Gaigneren eskutik. Orduz geroztik hainbat proiektutan lan egin dute elkarrekin. Ia 20 urteko ibilbide honetan ia 50 film pasa dira bere eskuetatik, eta zuzendari hauekin egin du lan, besteak beste: Juan José Campanela (Oscar baten irabazlea) José María Goenaga, Jon Garaño, Montxo Armendariz, Imanol Uribe, Iciar Bollain, Salvador García Ruiz, Pablo Malo (Zuzendari Berri Onenaren Goya sariaren irabazlea), Ramón Salazar, Mireia Gabilondo, Fernando Bernues....

Gainera, izen handiko konpositoreekin lan egin ohi du: Pascal Gaigne, Edy Lan, Angel Illarramendi, Bingen Mendizabal, Sébastien Lipszyc, Manel Gil-inglada, Iñaki Salvador, Oscar Kaiser, Victor H Stumpfhauser, Sergio de la Puente...

Bideo-jokoen arloan egin duen lanaren aipamen berezia. 2010ean "Castlevania Lords of Shadow” grabatu zuen Oscar Araujo konpositorearen eskutik. AAA bideo-joko horrek nazioarteko sariak jaso zituen, eta bideo-jokoetako soinu-banda onenetako gisa balioetsi zen.

2012an "The Fall of the House of Usher" filma —Christopher Lee-ren lankidetza berezia izan zuen—, Hollywood-eko Oscar sarien short list-era pasatu zen.

2014an "Loreak" eta 2016an “El Olivo", biak hautatu zituen Espainiako Akademiak Espainia ordezkatzeko Hollywood-eko Oscar sarietan.

Horregatik guztiagatik Mikel F Krutzaga erreferentetzat jotzen da gaur egun musika-ekoizpenean, eta oso balorazio ona du bere musikaren ikuspegi partikularrak.


Uneak